Aiako Auto Igoeraren aurkezpen ekitaldia. (Jabier Maturana)
Larunbat arratsaldean Aiako VIII Auto Igoera jokatuko dute Lagun-Artea taldeak eta Uhartemulo Kultur Elkarteak antolatuta. Aurten 62 parte-hartzaile izango ditu eta 15:00ean hasiko da entrenamendu saioa, ondoren hiru manga ofizialak jokatuko dituzte Andatza auzotik Aiara bitartean. Ohi bezala, bi modalitate izango ditu igoerak: eserleku bakarreko autoak eta turismoak. Andatza auzoa eta Aiako herrigunea lotzen dituen errepidea itxi egingo dute 14:00etatik 20:00etara.