Aian Asentzio Feria ospatuko dute igandean

Urola Kostako Hitza 2015eko maiatzaren 28a

Antzinako lanbideen erakustaldia egingo dute Aiako Asentzio Ferian. (Onintza Lete Arrieta/Hitza) Goizean zehar bertako produktuen azoka egingo dute; abere, ganadu, hegazti eta animalia bitxien erakusketa ere izango da eta antzinako lanbideen erakustaldiak egingo dituzte. 18:00etan, 2. mailako aizkora kanporaketa egingo dute eta ondoren plazan erromeria izango da Ostolaza eta Andonegirekin.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide