Larunbatean Eneko Sanzek idatzi duen Gerra Zibila Aian liburua aurkeztuko dute 11:00etan udaletxeko udalbatzar aretoan. Ondoren omenaldia egingo diete 1936ko gerran eskubide urraketak jasan zituzten aiarrei. Sanzek liburua osatzeko alde batetik aiarren zuzeneko informazioa jaso du, eta bestetik artxiboko lana egin du.