Nekane Arrizabalaga izango da Aiako alkatea. (Aiora Larrañaga/Hitza)
Aian ez da ezustekorik izan eta EAJk eskuratu du boto gehien; 579 boto lortu ditu, beraz Nekane Arrizabalaga izango da Aiako alkatea datozen lau urtetan. Azken 12 urtetan zehar Igor Iturain izan da Aiako alkatea eta aurten Nekane Arrizabalagari eman dio Aiako EAJ lidertzeko lekukoa. Aurpegi aldaketa izan bada ere, aiarrek «EAJn konfiatza izaten» jarraitu dutela uste du alkate berriak eta «oso gustura» dago. «Aurreko agintaldian lan ona egin da eta hori aitortu dute herritarrek. Horregatik aurreko agintaldian baino zinegotzi bat gehiago lortu dugu». 2011ko emaitzekin alderatuz EAJren eta EH Bilduren arteko boto tartea handitu egin da. EH Bilduk 403 boto eta 4zinetotzi lortu ditu, 2011n baino 60 boto gutxiago eta, ondorioz, zinegotzi bat gutxiago.
Hurrengo hautetsiek osatuko dute Aiako udalbatza: Nekane Arrizabalaga izango da alkatea, EAJko Arkaitz Iruretagoiena, Asier Ibarguren, Sergio Cubero, Jon Ander Azpiroz, Igor Iturain eta Maria Jesus Arruabarrena eta EH Bilduko eñaut Gurutzeaga, Kontxi Lazkano, Aitor Arregi eta Odei Sallen.
Jendetza botoa ematera
Goiztiarrak izan ziren atzo aiarrak botoa ematerako orduan. Goiz-erguerdi partean jendetza bildu zen kaskoan, herrigunean bizi diren herritarrez gain, auzotarrak ere bertan bildu baitziren. Botoa emateaz gain, lagun zaharrekin eta aspaldian ikusi gabeko ezagunekin topo egiteko eguna ere izan zen atzokoa.