Aia eta Asteasu arteko GI-2631 errepidea gaur arratsaldetik hamar orduz itxi egingo dute

Nerea Uranga 2015eko maiatzaren 14a

Errepidea konpontzeko egingo dituzten lanengatik itxiko dute

Aiako herria. Aia eta Asteasu arteko GI-2631 errepidea itxita egongo da gaur, osteguna, 20:00etatik bihar, ostirala, 06:00ak bitartean. Horregatik, Aiatik ateratzeko erabiltzaileek Oriorako norabidea hartu beharko dute ordu bitarte horretan. Aiako GI-2631 errepideko 15,760 kilometro puntuan drainadura lanak behar dituzte. Horregatik hamar orduz errepidea itxi beharra daukate.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide