Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Aiako Lardizabal Eskolako gurasoen artean inkesta bat egin zuen iaz Aiako Lardizabal Eskolako Bizikidetza Behatokiak, eta konturatu ziren gatazken kudeaketaren inguruan eta eskolako guraso batzuen arteko harremanetan, iritzi desberdinak agertzen zirela...
Aiako Lardizabal Eskolako gurasoen artean inkesta bat egin zuen iaz Aiako Lardizabal Eskolako Bizikidetza Behatokiak, eta konturatu ziren gatazken kudeaketaren inguruan eta eskolako guraso batzuen arteko harremanetan, iritzi desberdinak agertzen zirela. Hori aldatzeko 2014-2015 ikasturterako tertulia dialogiko batzuk antolatzea erabaki zuten. Gaur 16:30ean egingo dute ikasturteko bigarren tertulia dialogikoa, eta gaiari sarrera emango dio Ainara Arratibel Gascon kazetariaren Babesten Ez duen Babesa testuak. Gurasoak bertan parte hartzera animatu nahi dituzte antolatzaileek.