Olidenek irabazi du Aiako Bizi Iturri Saria

Urola Kostako Hitza 2015eko maiatzaren 6a

Pasa den asteburuan Aiako Bizi Iturri idi dema sariketa jokatu zen Aian, probalekuko 1.750 kiloko harriari 100 kiloko plaka gehituta. Bi eguneko lehiaren ondoren, Iñaki Oliden oriotarrarentzat izan zen txapela, bere idi pareak 58 luze eta 2,30 metro e...

Pasa den asteburuan Aiako Bizi Iturri idi dema sariketa jokatu zen Aian, probalekuko 1.750 kiloko harriari 100 kiloko plaka gehituta. Bi eguneko lehiaren ondoren, Iñaki Oliden oriotarrarentzat izan zen txapela, bere idi pareak 58 luze eta 2,30 metro egin baitzituen ostiraleko saioan. Bigarren sailkatua ere eskualdekoa izan zen, Arzadun aiarra hain zuzen ere. Honen idi pareak 54 luze, 6 zinta eta 75 zentimetro egin zituen. Idi dema proba bukatu ondoren Juan Arrillaga Arruti aiarrari eta Berriatuko Agustin Haundia-ri omenaldia egin zieten Aiako probalekuan bertan, itzai lanetan egindako lanagatik.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide