Aiako udal brigadarako udako lanpostuetan izena eman daiteke

Urola Kostako Hitza 2015eko maiatzaren 5a

Bi langile kontratatuko ditu Aiako Udalak uda sasoirako. (Egilea: Aiora Larrañaga) Aiako Udalak udal brigadarako bi lanpostu atera ditu uda sasoirako. Peoi lana izango da eta aukeratuek maiatzaren 18tik abuztuaren 18ra bitarteko kontratua izango dute. Lanpostu deialdian parte hartu ahal izateko hurrengo baldintzak bete behar dituzte hautagaiek: 18 urte beteak eduki beharko dituzte lan kontratua hasterako, B1 mailako gidari baimena eduki beharko dute, Aian erroldatuak egon beharko dute 2015eko urtarrilaren 1a baino lehenagotik eta 2015eko apirilaren 24tik langabezian egon beharko dute. Baldintza horiek betetzen dituzten herritarrek udal bulegoetan izena eman dezakete ostirala bitartean. Zozketa bidez aukeratuko dituzte langileak eta maiatzaren 12an jakinaraziko dute zein diren aukeratuak. Informazio gehiago nahi dutenek udal bulegoetara jo beharko du edo 943 13 11 44 telefono zenbakira hots egin.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide