Iñaki Oliden ostiraleko saioan. (Egilea: Leire Elizburu Mendikute)
Asteburuan Bizi Iturri idi dema sariketa jokatu zen Aiako probalekuan eta Iñaki Oliden oriotarrarentzat izan zen txapela, bere idi pareak 58 luze eta 2,30 metro egin baitzituen ostiraleko saioan. Bigarren sailkatua ere eskualdekoa da, Arzadun aiarra hain zuzen ere, honen idi pareak 54 luze, 6 zinta eta 75 zentimetro egin zituen. Proba bukatu ondoren Juan Arrillaga
Arruti aiarrari eta Berriatuko Agustin
Haundiari omenaldia egin zieten Aiako probalekuan bertan, itzai lanetan egindako lanagatik.
Juan Arrillaga, Iñaki Oliden eta Agustin Handia. (Egilea: Leire Elizburu Mendikute)
SAILKAPENA
1.- Iñaki Oliden (Orio) 58 luze eta 2,30 metro
2.- Arzadun (Aia) 54 luze, 6 zinta eta 0,75 metro
3.- Iñaki Lopategi (Mungia) 54 luze, zinta bat eta 1,58 metro
4.- Oliden (Orio) 52 luze, zinta bat eta 1,66 metro
5.- Gaztelu Iturgintza (Zaldibia) 50 luze, 3 zinta eta 0,82 metro
6.- Erlete (Itziar) 49 luze, 2 zinta eta 2,15 metro