Aia, munduko landareen topaleku

Urola Kostako Hitza 2015eko apirilaren 28a

Aiako Iturrarango Lorategi Botanikoan etengabekoa izan da jendearen joan-etorria asteburuan. Ehunka landarezalek gozatu dute 13. Landare Berezien azokaz, mundu osoko landareak aurkitu baitituzte lorategian zein parketxean atondu dituzten 47 mintegietan...

Aiako Iturrarango Lorategi Botanikoan etengabekoa izan da jendearen joan-etorria asteburuan. Ehunka landarezalek gozatu dute 13. Landare Berezien azokaz, mundu osoko landareak aurkitu baitituzte lorategian zein parketxean atondu dituzten 47 mintegietan: etxe barrukoak, kanpokoak, sendagarriak, jangarriak, apaingarriak, karniboroak, zuhaixkak… Postuez gain, jan-edanerako txokoak ere egokitu dituzte Iturraranen, eta azoka osatzeko, aurtengoan liburu aurkezpenak, tailerrak, bisita gidatuak eta kontzertuak izan dira.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide