Aiako Asentzio Ferian postua jartzeko izena eman behar da udaletxean

Urola Kostako Hitza 2015eko apirilaren 22a

Asentzio Feria Aian (Onintza Lete Arrieta) Maiatzaren 31 egingo da Asentzio Feria Aian eta udalak bertako baserritarrei eta ekoizleei parte hartzeko gonbita egiten die. Interesa dutenek maiatzaren 20a baino lehen udaletxean izena eman beharko dute. Animaliak eraman nahi dituztenek horien identifikazio zenbakia edo ustiakuntza zenbakia aurkeztu beharko dituzte. Animaliak eramaten dituztenek dietak jasoko dituzte.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide