Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Aurretik, martxoaren 21ean, Aiako EH Bilduk Eñaut Guruzeaga alkategaia aurkeztu zuen herriko plazan egindako agerraldi batean. Ondoren, berriz, udal hauteskundeetarako gainontzeko hautagaiak aurkeztu ditu. Hurrenez hurren honakoa da maiatzeko udal hauteskundeetarako Aiako EH Bilduren hautagaien zerrenda: Kontxi Lazkano, Aitor Arregi, Odei Sallen, Joritz Bastarrika, Eñaut Solaguren, Amaia Guruzeta, Aritz Arruti, Maitane Arrillaga, Aizpea Elgarresta eta Ziortza Balerdi. Ordezkoak, berriz, Patxi Manzisidor, Lourdes Esnal eta Oti Otxoa dira.