Imanol eta Unai trikitilariak izango dira Aristerrazun

Urola Kostako Hitza 2015eko apirilaren 17a

AIA // Asteburu honetan ere Aiako Andatza auzoko Aristerrazu plazan erromeria izango da. Andatza Erromeria Taldeak antolatu du igandero bezala saioa, eta oraingoan Imanol eta Unai trikitilariak igoko dira oholtza gainera. 18:30ean hasiko da dantzaldia ...

AIA // Asteburu honetan ere Aiako Andatza auzoko Aristerrazu plazan erromeria izango da. Andatza Erromeria Taldeak antolatu du igandero bezala saioa, eta oraingoan Imanol eta Unai trikitilariak igoko dira oholtza gainera. 18:30ean hasiko da dantzaldia eta 21:30ak ingurura arte trikiti hotsez beteko dute plaza. Trikitixa atsegin dutenek galdu ezineko hitzordua izango dute Aristerrazun, herritarrak saioan parte hartzera animatu nahi dituzte antolatzaileek.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide