Arrizabalaga eta Guruzeaga dira Aiako alkategaiak

Aiora Larrañaga Solaberrieta 2015eko martxoaren 25a

Pasa den asteburuan jakinarazi dituzte Aian 2015eko udal hauteskundeetara aurkeztuko diren alkategaiak bai EAJk, bai EH Bilduk.Nekane Arrizabalaga Manterola aiarra da EAJko alkategai independentea. Azken agintaldian EAJko zinegotzia izan da bi urtez he...

Pasa den asteburuan jakinarazi dituzte Aian 2015eko udal hauteskundeetara aurkeztuko diren alkategaiak bai EAJk, bai EH Bilduk.

Nekane Arrizabalaga Manterola aiarra da EAJko alkategai independentea. Azken agintaldian EAJko zinegotzia izan da bi urtez herrian bertan, eta alkatetzarako urratsa eman du. Erronka berria «ilusioz» beterik hartu duela azaldu dute Aiako EAJko arduradunek.

Aiako EH Bilduk larunbat eguerdian aurkeztu zuen alkategaia herriko plazan egindako ekitaldi politikoan. Eñaut Guruzeaga izango da alkategaia. Orain arte ez da zinegotzi izan udaletxean, baina udal taldearekin jardun du lanean azken lau urteetan. Guruzeagak «ilusioz eta lantalde baten babesarekin» eman du alkategai izateko urratsa.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide