Nekane Arrizabalaga Manterola izango da Aiako EAJko alkategaia udal hauteskundeetan

A. Larrañaga Solaberrieta 2015eko martxoaren 23a

Nekane Arrizabalaga Manterola izango da Aiako EAJko alkategaia. (Iturria: Aiako EAJ) Arrizabalagak 42 urte ditu eta aiarra da. Azken agintaldia bi urtez EAJko zinegotzia izan da Aiako udalbatzan eta 2015eko udal hauteskundeetan EAJko zerrendaburu izango da, baina independente modura aurkeztuko da. Aiako EAJko lehen emakume zerrendaburua izango dela jakinarazi dute alderditik. Horretaz gain, Aiako EAJtik azaldu dutenez, adiministrazio munduan esperientzia du Nekane Arrizabalaga Manterolak, Gipuzkoako Foru Aldundiak lanean jardundakoa baita. Aiarrak ilusioz hartu du erronka berria eta herritarren konfidantza lortuz gero, "proiektuak herritarrekin elkarlanean eraiki behar dituela" argi du; aiarren iritzia ezagutu, hitz egin eta adostasunetara iritsi nahi du. Datozen asteetan argituko du Aiako EAJk udal hateskundeetara aurkeztuko duen zerrenda eta programa.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide