Guruzeaga, agerraldiko une batean
Aiako EH Bilduk larunbat eguerdian egin du agerraldia herriko plazan, maiatzeko udal eta foru hauteskundeetarako bere hautagaia aurkezteko asmoarekin. Alderdiko hainbat kidek eta militantek babestuta aurkeztu dute
Eñaut Guruzeaga.
Aiako EH Bilduk martxan du webgune bat ere, herriari lotutako hainbat gai lantzeko eta hauteskundeekin lotutako albiste eta informazioa jasotzeko.
Azken agintaldietan EAJk izan du alkatetza; Igor Iturain izan da alkate 12 urtez, eta ez da gehiago aurkeztuko. Hala, maiatzetik aurrera alkate berria izango dute Aian. Ikusteko dago zein izango den agintari berria, eta zein alderdik eskuratuko duen gehiengoa.