Organizaciones Deportivas Oriotarra Elkarteko kide Fernando Ortiz Guinea, Aiako alkate Igor Iturain, lasterketako zuzendari Enrique Erentxun hitzarmena sinatzen. (Iturria: Aiako Udala)
Apirilaren 6an abiatuko dute Euskal Herriko 55. Itzulia Bilbotik eta aurtengoan Aiak zeresan garrantzitsua izango du euskal itzulian; izan ere, bosgarren etaparen amaiera eta seigarren etapa, azkena, Aian izango dira. Gaur eguerdian lankidetza hitzarmena sinatu dute Aiako udalbatzar aretoan, Aian jokatuko diren etapak antolatuko dituen Organizaciones Deportivas Oriotarrak elkarteko Fernando Ortiz Guineak, Aiako alkate Igor Iturainek eta lasterketako zuzendari Enrique Erentxunek.