Igon Manzisidorrek eta Virginia Perezek irabazi dute Aiako IV. Mendi Lasterketa

Aritz Mutiozabal-sasoian.Info 2015eko martxoaren 15a

185 lagunek osatu dute gaur goizean Pagoetako parke naturalean atonduriko 15 kilometroko proba. Eguraldia lagun izan dute, baina bezperako euri zaparraden eraginez ibilbidea lokaztuta eta labaina aurkitu dute parte-hartzaileek. Edonola ere, hori ez da arazo izan Igon Manzisidor debarrarentzat, ezta Virginia Perez gasteiztarrarentzat ere. Biek ala biek alde politarekin iritsi dira herriko plazan kokatutako helmugara; Manzisidor bigarren sailkatua baino ia bi minutu lehenago, eta Perez ia minutu bat. Emakumezkoen bigarren eta hirugarren postua eskualdeko korrikalarientzat izan da: Sara Peña oriotarrarentzat eta Uxoa Irigoien getariarrarentzat, hurrenez hurren. Gizonezkoetan, Mikel Etxeberria izan da eskualdeko lehena, sailkapen orokorrean zazpigarrena. Sailkapenak eta denbora ofizialak Kirolprobak.com atarian topa daitezke. SAILKAPENAK Gizonezkoak 1.- Igon Manzisidor (Deba) 01:10:58 2.- Endika Gartzia (Lasarte-Oria) 01:12:45 3.- Axier Alonso (Oñati) 01:13:43 Emakumezkoak 1.- Virginia Perez (Gasteiz) 01:29:58 2.- Sara Peña (Orio) 01:30:55 3.- Uxoa Irigoien (Getaria) 01:33:08   https://youtu.be/fNNnFPwb8Hw    

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide