Igande goizean Aiako Mendi Lasterketa jokatuko da

Urola Kostako Hitza 2015eko martxoaren 13a

Arratsalderako Lardizabal Eskolako Guraso Elkarteak talo jana antolatu du.

Igande goizean jokatuko da Aiako Mendi Lasterketa herrigunetik abiatuta. (Iturria: Aiako Udala/Karkara) Herrigunean, plazan abiatuko dute lasterketa 11:00etan korrikalariek eta 15 kilometroko ibilbidea osatu beharko dute. 350 lagunentzat tokia dago Aiako lasterketan gaur izango da kirolprobak.com webgunean izena emateko azken eguna. Egunean bertan ere izena emateko aukera izango da 20 euroren truke. Gizon eta emakumeen mailan lehen hiru sailkatuentzat saria egoteaz gain, parte-hartzaile guztiek jasoko dituzte Aiako produktuak opari gisara. Goizean kirola izango da protagonista eta arratsalderako Aiako Lardizabal Eskolako Guraso Elkarteak Talo Eguna antolatu du. Eguraldi ona egiten badu plazan bilduko dira aiarrak 18:00etatik aurrera gurasoek prestatutako taloak dastatzeko. Eguraldi txarra eginez gero frontoian izango da hitzordua ordu berean.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide