Oliden da txapelduna

Aiora Larrañaga Solaberrieta 2015eko martxoaren 13a

Iñaki Olidenek txapela lortu du Aian Euskadiko Kopa Kintopeko Txapelketan. 64 plaza eta 2,10 metroko lana egin zuen haren idi pare gazteak, eta lau plazako aldea atera zion bigarrenari.Pasa den larunbatean abiatu zuten Euskadiko Kopa Kintopeko Txapelk...

Iñaki Olidenek txapela lortu du Aian Euskadiko Kopa Kintopeko Txapelketan. 64 plaza eta 2,10 metroko lana egin zuen haren idi pare gazteak, eta lau plazako aldea atera zion bigarrenari.

Pasa den larunbatean abiatu zuten Euskadiko Kopa Kintopeko Txapelketa, eta hiru egunetan zehar jokatu zuten norgehiagoka Aiako probalekuan. Lehen egunean parte hartu zuen Iñaki Oliden oriotarraren idi pareak, eta 64 plaza eginda aise gainditu zituen aurkariak. Hurrengo egunetan plazara atera zirenek ezin izan zuten Olidenen idiek egindako lana hobetu.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide