Talo Eguna antolatu du Aiako guraso elkarteak iganderako

Urola Kostako Hitza 2015eko martxoaren 10a

Taloak prestatuko ditu guraso elkarteak. (Egilea: Aiora Larrañaga) Iganderako Talo Eguna antolatu du Lardizabal Herri Eskolako Guraso Elkarteak. Eguraldiak laguntzen badu 18:00etatik aurrera herriko plazan bilduko dira herritarrak eta taloak dastatzeko aukera izango dute; eguraldi txarrarekin, berriz, frontoian egingo da ekimena. Gainera, 18:30etik aurrera Happy Aia ikus-entzunezkoa botako dute herriko pilotalekuan.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide