Aian I. Euskadiko Kopa Kintopeko Txapelketa izango da

Urola Kostako Hitza 2015eko martxoaren 5a

AIA // Larunbatean 22:00etan abiatuko dute Aian I. Euskadiko Kopa Kintopeko Idi Proba Txapelketa. 1.750 kiloko harriarekin plaza gehien osatzen dituen idi-pareak irabaziko du lehia. Larunbatean Nerea Telleria (Lasarte), Iñaki Oliden (Orio) eta Karmelo...

AIA // Larunbatean 22:00etan abiatuko dute Aian I. Euskadiko Kopa Kintopeko Idi Proba Txapelketa. 1.750 kiloko harriarekin plaza gehien osatzen dituen idi-pareak irabaziko du lehia. Larunbatean Nerea Telleria (Lasarte), Iñaki Oliden (Orio) eta Karmelo Bikandiren (Berritxu) idiek parte hartuko dute. Astelehenean, Iñaki Lopategi (Birle), Andrakas Sagardotegia (Lemoiz) eta Bizkia (Errezil) ariko dira. Asteazkenean, azken egunean, Gaztelu Iturgintza (Zaldibi), Lopiortu (Arandio) eta Txausonen (Laudio) idi pareak aterako dira plazara.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide