Euskal Herriko Txirrindulari Itzulia dela eta, bilera deitu dute biharko Aian

Sasoian.info 2015eko martxoaren 4a

Artxiboko irudi batean, Ondarbasoko igoera 2015eko Euskal Herriko Txirrindulari Itzuliaren azken bi etapak Aian jokatuko dira, apirilaren 10ean eta 11n. Kirol ekitaldiaren eraginez aldaketa nabarmenak egingo dira herrian, eta hori guztia herritarrei azaltzeko bilera antolatu dute bihar arratsalderako, martxoaren 5erako. Kultur Etxean izango da, 19:30ean hasita. Bilera herriguneko bizilagunei zuzenduta dago batez ere, eta bilerara etortzea eskatu zaie. Bestalde, lasterketako bi egun horietan boluntario modura lanean jardun nahi duenak Kultur Etxean (943-130924) eman dezake izena, martxoaren 18a baino lehen.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide