Bost harri-jasotzailek parte hartuko dute Aiako Harri-Jasotze Txapelketan. (Egilea: Eneritz Albizu Lizaso)
Igandean 17:00etatik aurrera bost harri-jasotzaile aterako dira Aiako probalekuko plazara Bizi Iturri Saria irabazteko asmoz. Hiru harri jaso beharko dituzte: 10 arroako zilindro berria (125 kilokoa), 8 arroako zilindro zaharra (100 kilokoa) eta 6 arroako zilindro zaharra (75 kilokoa). Harri bakoitzarekin hiru minutuko lana egin beharko du bakoitzak eta guztira kilo gehien altxatzen dituenak irabaziko du Bizi Iturri Saria.
Parte-hartzailea:
- Joxetxo Urrutia (Leitza)
- Iñigo Eizagirre (Zarautz)
- Jagoba Otaegi (Aizarna)
- Beñat Telleria (Lasarte)
- Inhar Urruzuno (Ondarroa)