Bengoetxeak eta Iraolak Aristerrazun joko dute igandean

Urola Kostako Hitza 2015eko urtarrilaren 28a

Aristerrazuko erromeria. (Egilea: Xabi Aizpurua) Otsaileko lehen asteburuan ere erromeriaz gozatzeko aukera izango da Aiako Andatza auzoan 18:30etik aurrera. Igandean Eneritz Bengoetxea eta Eider Iraola trikitilariak igoko dira Aristerrazu plazako oholtza gainera, bertaratzen direnak dantzan jartzeko prest. Andatzako Erromeria Elkarteak trikiti giroa atsegin dutenak festan parte harzera animatu nahi ditu.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide