Euskadiko Goma Gaineko Sokatira Txapelketaren finala Aian jokatuko da

Nerea Uranga 2015eko urtarrilaren 26a

Aiako Idi Probak Elkarteak antolatuta eta Aiako Udalaren babesarekin, aurtengo Euskadiko Goma Gaineko Sokatira Txapelketaren finala Aiako frontoian jokatuko da otsailaren 7an, 17:00etan. 640 kiloan zortzi talde ariko dira: 6 Conceyos, Ñapurrak, Zuraide, Murueta, Sokarrola, Ibarra, Abadiño A eta Abadiño B. 405 kiloko lehiako txapela, berriz, hiru talderen artean jokatuko dute: Gaztedi, Badaiotz eta Ibarra.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide