Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Datorren iganderako erromeria saioa antolatu du Andatzako Erromeria Elkarteak. Andatza auzoko Aristerrazu plazan izango da hitzordua eta Ansorregi eta Larrañaga trikitilariak igoko dira oholtza gainera. 18:30ak inguruan hasiko da saioa eta ohitura den bezala 21:30ak ingurura arte trikiti hotsez beteko dute plaza, bertaratzen direnak dantzan jartzeko prest.