Aiatik hasi eta Azkoitira artean lekua hartuko dute sanmartinetako ekitaldiek

Nerea Uranga 2014ko azaroaren 7a

Toki batzutan asteburu honetan, eta beste batzutan datorrenean, tartean, berriz, San Martin Eguna bera; festa egun hori aitzaki hartuta, Aiako Urdanetatik hasi eta Azkoitiko San Martin auzora bitarteko leku askotan dituzte ekintzak. Bertso saioak, herri kirolekoak, erromeriak, haurrentzako jolasak, zezenak, herri bazkariak eta afariak... era askotakoak dira txokorik txoko antolatutakoak, baina inon ez txerri bodarik. Aiako Urdaneta da bakarra, asteburu honetan eta datorrenean ere ekintzaz betetako jai egunak antolatuta dituena. Getariako Askizun ere ez dira motz gelditu, eta gaurtik igandera artean eta hurrengo larunbatean ere adin guztietakoentzako ekitaldiak antolatu dituzte. Errezilen, berriz, herriko festak ospatuko dituzte, San Martin Egunean  bertan hasita. Segida, datorren ostiraletik aurrera izango dute. Hilaren 14an Gaztetandikek antolatuta herri afaria izango da eta txartelak erosteko aukera asteazkena bitartekoa da. Hilaren 15eko Letea jatetxeko bazkarirako, berriz, Letean bertan eman behar da izena, ostegunerako. Azpeitiko egoitzako astea Azpeitiko San Martin Egoitzako Astea astelehenean hasiko dute eta larunbatean bukatu, Familien Egunarekin. Egoiliarrek Nagusilanekoen, Iraurgi Ikastetxekoen eta areto dantza eskolakoen bisita jasoko dute egun horietan. SANMARTINETAKO EGITARAUA: Aia, Urdaneta - Azaroak 8, ostirala. 16:00.Ume jolasak, bertako gazteek antolatuta. Ondoren, Lasturko pottokak eta zezenak, eta txokolate jana. 21:00. Herri afaria, txahal jana, Frontoian. Iñaki Peñagarikano eta Irazu bertsolariekin eta Izer eta Alabier trikitilariekin. Txartelak 25 eurotan, Urdanetako Izeta, Izarra eta Begoña tabernetan. Afal ostean, bertso saioa eta erromeria. 00:00. Ximor taberna irekita egongo da goizaldera arte. Lasturko Sakaren sorpresa ere bada. - Azaroak 9, larunbata. Jubilatuen Eguna. 11:30. Meza nagusia. 12:00. Palaz binakako txapelketako finala. 13:00. Herri kirolak. Zarauzko harri-jasotzaile eskolakoak ariko dira. Gero,  Unai Agirre eta Agin Laburu bertsolariak eta Laja eta Lutxurdio trikitilariak. Ondoren, auzoko nagusien bazkaria, Indamendi elkartean. Bazkal ostean, bertso eta trikiti saioak. 18:30. Auzoko kalejira eta tabernaz taberna bertsotan. 22:30. Ximorren trikitilariak eta bertsolariak. - Azaroak 11, asteartea. San Martin Eguna. 11:00. Meza nagusia. Gero,  auzokoen tortilla patata lehiaketa. 12:00. Auzotarren arteko herri kirol lehiaketa. Ostolaza eta Andonegi trikitilariak. 22:30. Ximorren trikitilariak. - Azaroak 14tik 16ra. Sanmartinetako ekitaldiek segituko dute. Azkoitia, San martin auzoa - Azaroak 9, larunbata. Goizean, musika bandaren kalejira. - Azaroak 11, asteartea. Egun osoan zehar kanpai festa San Martingo ermitan. 17:30ean, meza, ermitan. Azpeitia, Bustintzuriko Errebala - Azaroak 7, ostirala. 22:00. Mus Txapelketa, Urtzi eta Pikua tabernetan. - Azaroak 15, larunbata.  Ospatuko dute San Martin eguna: kaletarren bazkaria, ume jolasak, txokolate jana eta sokamuturra, besteak beste. Azpeitia-Zestoa, Lasao auzoa - Azaroak 7, ostirala. 20:00. Txupinazoa. 20:30. Bertso afaria Uxue Alberdi eta Agin Laburu bertsolariekin. Ondoren goizaldera arte trikitilariak. - Azaroak 8, larunbata. 12:30. Umeen txupinazoa. Ondoren, auzoko umeentzako bazkaria. 15:30. Frontoian haurrentzako puzgarriak eta txokolate jana. - Azaroak 9, igandea. 11:30. Zestoako Idiakaitz txistulari taldearen kalejira; Lasaoko abere eta nekazal produktuen azoka; eta, salda. - Azaroak 11, San Martin Eguna. 11:00. Meza nagusia. Zestoako Parrokiko Abesbatzak abestuta. Errezil - Azaroak 11, asteartea. San Martin Eguna. 10:00. Meza San Martin parrokian. Txupinazoa eta hamaiketakoa. 16:30. Haur jolasak, gozokiak eta txokolate jana. 19:00. Pintxo potea. - Azaroak 14, ostirala. 19:00. Triki potea, Lidia eta Unai Irigoienekin. 21:00. Herri afaria Gaztetandikek antolatuta. Ondoren, gaztetxoen dantza emanaldia, dantzalekuan. 00:00. Izer, Alabier eta Lutxurdiorekin erromeria. Goizaldera, Dayola jana, Borondegin. - Azaroak 15, larunbata. 14:00. Bazkaria, Letean. 15:30. Mus txapelketa, Borondegin izena eman behar da. 16:00. Haurren judo erakustaldia, frontoian. 18:00. Triki-bertso-potea. Arkaitz Oiarzabal Xamoa eta Julio Soto, Haritz Garmendia eta Janet Uzkudunekin. 21:00. Sagardo eta pintxo dastatzea, frontoian. 23:30. Obaneukerekin erromeria. - Azaroak 16, igandea. 11:30. Gaztetxoen krosa.18:00. Herriko emakumeen pala txapelketako finalak, frontoian. - Azaroak 23, igandea, Jubilatuen Eguna. 12:00. Meza, bertsolari eta trikitilariekin: Loidisaletxe eta Unai Agirre eta Lidia eta Izer. 14:00. Bazkaria, Barondegin, trikitilari eta bertsolariekin. Getaria, Askizu - Azaroak 7, ostirala. 21:30. Mus txapelketa. - Azaroak 8, larunbata. 21:00. Bailarako ezkonduen eta bikoteen afaria. Ondoren, erromeria Laja eta Narbaizarekin. - Azaroak 9, igandea. 11:00. Meza nagusia. Ondoren, pilota partida: Mikel Goñi Roteta eta Jauregiren kontra. Gero, Gorriti eta bere animaliak eta Haritz eta Montte trikitilariak. - Azaroak 11, asteartea. San Martin Eguna. 11:00. Meza nagusia. Ondoren, txakur bilatzailearen erakustaldia eta Agilitya. Naiara Mantzisidor eta Iñaki Lanberri trikitilariak. Gauean, erromeria Arkaitz Allur eta Maddalen Arzallusekin. - Azaroak 15, larunbata. Festak jarraituko du Askizun. 21:00etan, gazteen afaria izango da. Izena azaroaren 11rako 943 140267 telefonora deituta eman behar da. Izer eta Alabier trikitilariek alaituko dute.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide