Enpresa batean sutea izan da Ubegun industrialdean, Aian

Urola Kostako Hitza 2014ko azaroaren 5a

http://youtu.be/b8YMprwPGCQ Olazkoegia auzoan dagoen Iribar berniz enpresan sutea izan da gaur goiz aldera, eta kalte handiak eragin ditu. Segurtasun Sailak esan duenez goizeko 06:00ak inguruan hasi da sutea, eta suhiltzaileek 08:15 alderako itzalita zeukaten, baina enpresaren pabilioia erabat kaltetuta geratu da. Ez da zauriturik egon, eta suteak ez dio kalterik eragin inguruko eraikinei. Protokoloak jarraituz, gas eta elektrizitate teknikoak eta Uraren Euskal Agentziako profesionalak bertan izan dira suteak eragindako kalteak baloratzeko. Segurtasun Sailaren arabera, Iribar enpresaren instalazioak izan dira kaltetutako azpiegitura bakarrak. Sutea hasi den une horretan “trumoi eta tximistak” ari zirela argitu du Segurtasun Sailak, baina hala ere oraindik ez dute argitu sutea zerk eragin duen. Tailer txikia zen Iribar enpresarena, eta erraz su hartzen duen materiala pilatzen zuen bertan berniz enpresa honek.  

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide