[caption id="attachment_108785" align="aligncenter" width="300"]

Kanporaketako une bat[/caption]
Aitzol Atutxa (18,32), Floren Nazabal (19,38), Unai Otaño (20,06), Jose Mari Olasagasti (20,11), Iñaki Azurmendi (20,23) eta Josefa Otaegi (20,43) izango dira finalean. Beasainen jokatuko da, urriaren 26an.
Antolatzaileak gustura daude Aiako kanporaketak sortu zuen jakinminarekin. Izan ere, 400 ikusletik gora bildu zirela adierazi dute.
Finaletik kanpo
Finalerako txartelik gabe gelditu ziren Ander Erasun (21,07), Jon Irazu (21,17), Jon Rekondo (22,05), Ruben Saralegi (22,13) eta Jesus Mari Mujika (24,34).
