Aiako Udalak diru laguntza emango dio kooperatibari Arrutiegia auzoko eraikina egokitzeko

Urola Kostako Hitza 2014ko abuztuaren 6a

Lur-Alkartasuna Kooperatibako lehendakari Jose Mari Aldai eta Aiako alkate Igor Iturain hitzarmena sinatzen. (Iturria: Aiako Udala) Aiako Udalak eta Lur-Alkartasuna Kooperatibak hitzarmena sinatu dute, kooperatibak Arrutiegia auzoan duen eraikinean zenbait lan egin eta zerbitzua hobetu dezan. Aurten 25.000 euroko laguntza emango dio udalak kooperatibari eta 2015. urtean, gehienez 20.000 euroko diru-laguntza jasoko du. Dena dela, Aiako Udaletik jakinarazi dute datorren urteko laguntza Lur-Alkartasuna Kooperatibak lortu ditzazkeen beste laguntzei baldintzatuta egongo dela Diru-laguntzarekin kooperatibak burdindegia, laneko erropa, landare haziak eta beste tresnak bilduko dituen saila egokitu nahi du, baita langilearen bulegoa berritu ere. Horretarako, eraikineko espazioa berrantolatu eta egokituko dute eta hobeto aprobetxatuko dute eraikinak duen lekua. Laguntza horren truke Lur-Alkartasuna Kooperatibak, gaur egun duen jarduera indartzeko eta egun dituen langileak mantentzeko konpromezua hartu du; horrela bazkideei, gainontzeko herritarrei eta bezeroei eskaintza eta zerbitzua hobetuko dizkie. Koooeratibak 94 urte daramatza herrian errotuta eta 139 aiar dira bertako bazkideak.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide