Irabazleak larunbat gauean lehian (Argazkilaria: Ibon Errazu)
Gipuzkoako giza proba txapelketako azken kanporaketa jokatu zuten larunbat gauean Aian. 20 minutuko lehian 3 taldek hartu zuten parte, eta Berrobi gailendu zen Tarinak-Deba eta Urola Garaiaren aurrean.
Kanporaketa guztiak amaituta, lau talde sailkatu dira finalera, tartean Orio. Abuztuaren 3an jokatuko dute finala, hori ere Aian. 18:00etatik aurrera probalekua ariko dira Orio, Andutz-Itziar, Berrobi eta Urretxu.
Larunbateko kanporaketako
sailkapena:
1. Berrobi: 55 plaza zinta bat eta 1.82 metro
2.Tarinak – Deba : 53 plaza eta 0.5metro
3.Urretxu: 51 plaza eta 1.27 metro