Kupelaren saioarekin amaituko da igandean Arizterrazuko erromeria denboraldia

Urola Kostako Hitza 2014ko ekainaren 12a

Igande honetan amaituko da Andatza Erromeri Elkarteak antolatzen duen erromeria denboraldia. Jai giroak  18:30etik  21:30eara iraungo du, Kupela musika taldearen abestiekin. Elkarteak adierazi duenez, aurtengo erromeria denboraldiak "arrakasta handia" izan du, eta guztira 30 erromeria antolatu dira: "Hainbat tokitako jendea eta gazteak hurbildu dira Andatza auzora erromeriarekin, trikitiarekin eta festarekin gozatzeko asmoz, eta gure ohiturak indartzeko gogoz". Antolatzaileek eskerrak eman nahi dizkiete aurtengo erromeria denboraldia egiten lagundu duten guztiei. Urriaren erdialdera hasiko da erromeria denboraldi berria.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide