Aiako Asentzio Azoka (Aritz Mutiozabal).
Asentzio Azokak jendetza bildu du Aian, nahiz eta eguraldiak ez duen gehiegi lagundu. Herriko plazan eta aparkalekuan baserriko produktuen, lanabesen eta artisauen postuak jarri dituzten bitartean, eskola ondoko jolas parkean eta kirol eremuan abere eta ganadu erakusketa izan da. Bigarren eremuak sorrarazi du aurten ere ikusmin gehien. Era berean, baserritar eta nekazal mundua belaunaldi berrietara gerturatzeko asmoarekin lanbide zaharren erakustaldia egin dituzte. Arratsaldean, 18:00etan hasita, herri kirol jaialdia izango da: batetik, Jose Ramon Iruretagoiena
Izeta II.a Aiako harri baldarrarekin 30 minututan marka jartzen ahaleginduko da, eta , bestetik, Agustin Iruretagoiena
Izeta I.a, berriz, bere pisu bikoitzeko harri zilindrikoarekin ahaleginduko da marka jartzen hamar minututan. Gainera, Zarauzko harri-jasotzaile eskolako kideek erakustaldia ere egingo dute.