IRUDIETAN, Aiako Txakolin Eguna

Onintza Lete Arrieta 2014ko apirilaren 13a

Toki askorik ez da soberan geratu  gaur eguerdian Aiako plazan. Txakolin Egunaren harira, hainbat txakolin upategitakoek euren produktuak jarri dituzte postuetan, eta udaletxe aurrean txahal erre pintxoak eskaini dituzte. Jende asko erakarri du txakolin eta txahal eskaintzak, eta postu horiei beste batzuk gehitu zaizkie; gaztarena, esaterako. Eguzki epeletan, plaza goraino bete da, eta euro batzuen truke nahi adina txakolin edateko aukera izan dute herritarrek eta bisitariek. Txahala erretzen Eusko Labeleko kide Karlos Ibarrondo aritu da. Atzo gauean hasi zituen lanak, eta eguerdian gelditu gabe jarraitzen zuen. Elorriokoak HITZAri azaldu dionez, guztira 450 kilo haragi erre dituzte, 1.500 pintxo banatzeko. Harekin lanean ari zen harakin batek mezua zabaldu nahi izan du: "Eusko Labela ez da egun batean kontsumitzeko zerbait; egunero bertakoa erosteko eskatzen diet herritarrei, izan okela, izan bestelako jakiak". http://youtu.be/QTSPCZaw3bE

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide