Iparraldeko jokoak Aian

Onintza Lete Arrieta 2014ko urtarrilaren 19a

Ikuskizun polita eskaini dute gaur eguerdian Joxe Mari Atutxak eta Joxe Lapazaranek Aiako frontoian. Iparraldeko jokoen erakustaldia antolatu dute udalak eta Idi Proba Elkarteak, eta aurrena lastoa altxatzen aritu dira. 85 kilo altxatu behar izan dituzte lurretik 7 metrora. Lapazaran hasi da. 8 altxaldi egin behar zituen, eta ondoren Atutxak denbora bikoitza erabilita, 15. Gero ingudea altxatzea tokatu zaie. 18 kiloko tresna erabili dute. Atutxak 43 jasoaldi egin ditu 45 segundotan. Lapazaranek, berriz, 88 jasoaldi denbora bikoitza erabilita. Ikusleei ere eman diete aukera ingudea probatzeko. Bateren bat ausartu da. Ondoren, Atutxak herriko alkatea konbentzitu du parte har dezan. Igor Iturain saiorako egoki jantzita zegoen, eta aritu da ingudearekin jasoaldi batzuk egiten.  

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide