Gaztainak jateko aukera ederra izango dute aiarrek asteburu honetan
Udazkeneko gutizia dira gaztain erreak. Ohitura den bezala Aiako Lardizabal Eskolako Guraso Elkarteak igande arratsalderako gaztain jana antolatu du. Lehenengo 17:00etan Ibai Esoain ipun kontalariak emanaldia eskainiko du Kultur Etxean eta 18:00etatik aurrera banatuko dituzte Balentin Aldalurrek eta Juan Iturainek erretako gaztainak doan frontoian. Urtero bezala giro paregabea izango da eta gaztai erreak atsegin dituztenak gonbidatu nahi dituzte.