Aristerrazun erromeria izango da igandean

Urola Kostako Hitza 2013ko urriaren 24a

Andatza auzoko Aristerrazu plazan jai giroa ziurtatuta izango da. Izan ere, igandero bezala Euskal Herrian zehar txoko gutxitan aurkitu daitekeen erromeria saioa izango da 18:30etik 21:30eara bitartean. Arkaitz Allur eta Idurre Arriola trikitilariak igoko dira oholtza gainera igandean berataratzen direnak dantzan jartzeko prest. Dantza egitea atsegin duten herritarrak saiora gonbidatuta daude.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide