Espainiako dardo finalera sailkatzeko partida jokatu dute Aian

Urola Kostako Hitza 2013ko urr. 16a, 04:00

Datorren igandean, urriaren 20an, Espainiar estatuko dardo txapelketako finalera sailkatzeko play-off kanporaketa jokatuko dute Aian, Santio Erreka auzoko Ashe jatetxea. Jardunaldia 17:00etan hasiko da, eta lehen mailako 8 taldek hartuko dute parte: Kezka (Zarautz), Atxur (Hernani) eta San Fermin (Iruñea), besteak beste. Horietatik lehen bi sailkatuek lortuko dute finalerako txartela; azaroaren 1etik 3ra jokatukoa da Altean (Alakante, Herrialde Katalanak). Joan den astean, bigarren mailan zilarrezko domina eskuratu ondoren, Orioko Tragoxka tabernako taldeak zuzenean lortu zuen Espainiar estatuko dardo txapelketako finalera sailkatzeko txartela, eta bertan lehiatuko da. Gipuzkoako dardo antolakuntzako Joseba Unanueren hitzetan, «aukera ezin hobea da jendearentzat mundu hau pixka bat barrutik ikusteko». Aian jokatuko den kanporaketan joko formatua Cricketa izango da eta partida bakoitza 6 tantotara jokatuko dute parte-hartzaileek.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide