Gipuzkoako Taldekako Giza Proba Txapelketa jokatuko dute igandean Aian

Aiora LarraƱaga Solabarrieta 2013ko abu. 2a, 04:00

18:00etan hasiko da norgehiagoka. Lau taldek parte hartuko dute lehian: Aiztondok, Urretxuk, Berrobik eta Orioko Heldu taldeak. Laurak Gipuzkoako txapela eskuratzera irtengo dira plazara, eta 950 kiloko harriarekin 30 minutuko saioa egingo dute binaka. Hori hala, ikuskizun paregabea ikusteko aukera izango dute herri kirolak atsegin dituztenek igandean. Lau taldek neurtuko dituzte indarrak igandean Aian

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide