Koadrilak mozorrotzera animatu dituzte (Onintza Lete Arrieta/Hitza)
Aiako auzoak festa giroan murgilduta daude eta laster iritsiko dira herriguneko jaiak ere; abuztuaren 8tik 10era bitartean, hain zuzen ere. Dena dela, aiarrak San Donato eta San Lorentzo jaietarako girotzen joan daitezen Koadrila Eguna antolatu dute abuztuaren 3rako,
Lotsak etxean utziz koadrila bat mozorro bat lelopean. Mozorro festa izango da eta koadrilen arteko lehiaketez gain afaria ere izango da frontoian. Bertan parte hartzeko txartelak salgai daude Aiako Jauregin eta Orioko Errusta tabernetan 5 eurotan hilaren 3a arte.
Egitaraua
- 19:30ean. Bertso triki poteoa izango da.
- Ondoren. Koadrilen arteko afaria egingo dute frontoian.
- Jarraian. Postre Lehiaketa jokatuko da.
- Segidan. Ai ene! taldearekin erromeria izango plazan.