Iturrarango erletegiaren artxiboko irudi bat
Erletegia ezagutzeaz gain, erleen mundu bitxia bertatik bertara ezagutzeko aukera izango da bertan.
Uda iristearekin batera asteburuan zehar jarduera bereziren bat egitea atsegin dute askok. Eskualdeak itsasoarekin lotutako eskaintza zabala du, baina ez dira ahaztu behar landa inguruko ekimenak ere.
Aiako Pagoera Parke Naturalean, Iturraran Parketxeak esaterako asteburuetan erlauntzak irekiko ditu uda garairako. Uztailean larunbatetan eta igandeta eta abuztuan ostiral, larunbat eta igandetan egingo dituzte bisita gidatuak; adin guztietako herritarrei zuzenduak daudela adierazi dute Iturraran Parketxetik.
Erleen mundua ezagutuz
Bisitak 13:00etatik 14:00etara egingo dituzte eta ordu bete inguru iraungo dute. Bisita egin ahal izateko gutxienez 8 laguneko taldeak bildu beharko du eta bisitan zehar erletegia ikusteaz gain, erleen mundu bitxiaren inguruko azalpenak emango ditu aditu batek.
Iturrarango Erlauntzak bertatik bertara ezagutu nahi dituztenek 943-835389 telefono zenbakira edo
iturraran@gipuzkoamendizmendi.net helbidera idatzi beharko dute.