Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Ekainaren 2an Pagoeta Eguna eta Koadrilen Eguna ospatuko da Aian. Aurreko urtetan bezala 09:30ean elkartuko dira koadrilak plazan Pagoetara igotzeko eta ondoren bazkaria, koadrilen arteko jolasak eta erromeria egingo dituzte. Antolatzaileek jakinarazi dutenez hasiera batean bazkaria herriko plazan izango da, baina eguraldu txarra egingo balu piltalekuan egingo dute.
Kaodrilen bazkariko lehen platera paella izango da eta eta gainontzekoa koadrila bakoitzak eraman beharko du. Edaria, parrila eta bazkaritarako tresnak antolakuntzak jarriko ditu.
Bazkarian parte hartu nahi dutenek maiatzaren 31 arte izango dute 3 eurotan Kultur Etxean izena emateko aukera.