Izeta II. lanean (Argazkia: Ibon Errazu)
Atzo arratsaldean harri-jasotzaileak lehian ikusteko aukera izan zen Aiako frontoian. Asentzio Saria jokatu zuten, Aiako
harri baldarra deitutakoarekin. 114.6kilokoa da harria. Sei harri-jasotzailek hartu zuten parte txapelketan, eta Izeta II. nagusitu zen.
Sailkapena:
1. Izeta II: 35 jasoaldi
2. Joseba Ostolaza: 32 jasoaldi
3. Odei Izeta IV: 27 jasoaldi
4. Izeta III: 25 jasoaldi
5. Jokin Eizmendi: 25 jasoaldi
6. Josetxo Urrutia: 23 jasoaldi
Izeta II. saria jasotzen (Argazkia: Ibon Errazu)