Euria egin arren goizean goizetik giro ona izan da Landare Berezien Azokan

Urola Kostako Hitza 2013ko apirilaren 27a

Asteburuan zehar Aiako Pagoeta Parke Naturalean Landare Berezien Azoka egingo da eta eguraldi euritsuak lagundu ez badu ere, euritako oinetakoak eta arropa jantzi eta aterkia eskuan hartuta jende ugari hurbildu da azokara goizean goizetik. Landare-zaleentzat hitzordu garrantzitsua da asteburukoa azokan parte hartu duten mintegiek ekarri dituzten landareez gain, lorategi botanikoan bertan landare eta zuhaixka zoragarriak ikus daitezke-eta.  

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide