Ait Chaou eta Ibarbia garaile Aiako II. Mendi Lasterketan

Aritz Mutiozabal 2013ko martxoaren 11

Aiako II. Mendi Lasterketa (Joseba Arrillaga). Hassan  Ait Chaou villabonarra eta Aitziber Ibarbia zizurkildarra izan dira garaile Aiako II. Mendi Lasterketan. Guztira, 166 lagunek osatu zuten 11 kilometroko ibilbide gorabeheratsua Pagoetako tontorraren ingurutik; aurten antolatzaileek ibilbidea zertxobait aldatu eta gogortu dute, eta hori aise antzeman zuten parte-hartzaileek. Eskualdeekoen artean, Mikel Iruretagoiena aiarra izanz en gizonezkoetan lehena, sailkapen orokorrean hirugarren helmugaratuta. Emakumezkoetan, Nerea Amilibia aiarrak eta Uxoa Irigoien getariarrak osatu zuten podiuma; bigarren eta hirugarren postua lortuz, hurrenez hurren.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide