Ekitaldiak
- Aiako II. Mendi Lasterketa. 11:30ean abiatuko da lasterketa Aiako herrigunetik, eta Olarteta, Murugil, Sagastizabal eta Zalekutz zeharkatu ondoren, Aiako herrigunean amaituko da.
- Aiako Babarrun Jana. Herriko babarruna dastatzeko aukera izango da Arruti, Jauregi, Kanua, Errota, Altxerri eta Satxota jatetxeetan. Hurrengoa da menua: babarrunak sakramentu guztiekin, etxean egindako postrea, kafea eta edaria, 15 euroren truke. Erreserba egiteko azken eguna gaur izango dela azaldu dute antolatzaileek. Horretarako, 943-13 09 24 edo 607-23 38 24 telefono zenbakietara hots egin behar da.
Igandean kirola eta gastronomia uztartuko dituzte Bizi Iturri Jaian, Aian. Izan ere, bigarren
urtez Aiako Udalak, herriko hainbat jatetxek eta Aiako Kirol Elkarteak elkarlanean herritar orori zuzendutako festa antolatu dute. Bi ekitaldi nagusi izango ditu Bizi Iturri Jaiak. Alde batetik, Aiako II. Mendi Lasterketa eta bestetik, Aiako Babarrun Jana.
Hala jakinarazi du Aiako Udalak antolatutakoaren harira: «Gizarteak gaur egun bizi duen egoera ekonomikoak gure herriko ekimen txikietan erabaki ausartak hartzera behartzen gaitu, eta udalaren eta herriko elkarte eta eragileen arteko elkar lana ezinbestekoa bihurtu da».
Horretaz gain, garrantzitsua da udalarentzat herriari eta bertako produktuei balorea ematea. «Herrian ditugun produktuak balioan jarri behar ditugu, eta nekazariei beren produktuak plazaratzeko bideak zabaldu».
Aiako II. Mendi Lasterketa
Bizi Iturri Jaiko ekitaldi nagusia Aiako II. Mendi Lasterketa izango da. Aaurtengoa proba antolatzen duten bigarren urtea da, eta hainbat aldaketa izango du probak iazkoarekin alderatuta. Besteak beste, aurtengo lasterketak 2 kilometro gehiago izango ditu. Mendi lasterketan izena eman nahi dutenak oraindik ere garaiz dabiltza,
www.herrikrossa.com webgunean inskriba baitaitezke 8 euroren truke. Horretaz gain, egunean bertan irteera gunean ere izango da lasterketan izena emateko aukera, 12 eurotan.