Ikusmina sortu dute Aiako Idi Probek asteburuan

Urola Kostako Hitza 2013ko martxoaren 4a

Zaleak Aiako probalekuan izan dira asteburuan, idi demak gertutik jarraitzeko. Ostiralean hasi ziren saioak, eta gaur 22:00etan eta   bihar 21:00etan ere jokatuko dituzte. Ekomet (Mungia), Telleria (Lasarte) eta Laskiren (Birle) idi pareak ariko dira lanean gaur, eta Patxi Arzadun (Aia), Iñaki Lopategi (Birle), Iñaki Oliden (Orio) eta Soarterenak (Elgoibar) bihar. Probak BBK sarirako puntuagarriak dira. Hauek izan dira asteburuko emaitzak:
Ostirala:
-          Olasagasti  (Igeldo) eginiko lana: 40 plaza 7 zintza  eta 2.50metro
-          P. Irarreta (Errenteria) eginiko lana: 44 plaza eta 1.10metro
-          Izeta (Aia) eginiko lana: 46 plaza 6 zinta eta 3.72 metro
Larunbata:
-          Narbasta (Oikia) eginiko lana:30 plaza zinta bat eta 0.58metro
-          Urkaitxiki (Elgoibar) eginiko lana: 40 plaza 2 zinta eta 0.52 metro
-          Arzadun (Aia) eginiko lana: 55 plaza justuak
Igandea:
-          Mendipe (Birle) eginiko lana:  56 plaza eta 2.63metro
-          Goiz Argi (Oiartzun)  eginiko lana: 40 plaza justuak
-          Artasoro (Errenteria) eginiko lana: 35 plaza eta 1.72metro
Irudian, Mendiperen idi parea lanean (Ibon Errazu Uria).

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide