Aiako Idi Proba Txapelketa jokatuko dute gaurtik asteartera bitartean

Aiora Larrañaga Solabarrieta 2013ko martxoaren 1a

Egitaraua Martxoaren 1a, ostirala, 22:00etan. -Joxe Mari Olasagasti (Igeldo) -Patxi Irarreta (Errenteria) - Izeta (Aia) Martxoaren 2a, larunbata, 18:00etan. -Celestino Aburuza (Oiartzun) -Urkaitxiki (Elgoibar) - Arzadun anaiak (Aia) - Narbasta (Oikia) Martxoaren 3a, igandea, 18:00etan. -Goiz Argi (Oiartzun) -Artasoro (Errenteria) - Mendipe (Birle) Martxoaren 4a, astelehena, 22:00etan. -Ekomet (Mungia) -Telleria (Lasarte) - Laski (Birle) Martxoaren 5a, asteartea, 21:00etan. -Patxo Arzadun (Aia) -Iñaki Lopategi (Birle) - Iñaki Oliden (Orio) - Soarte (Elgoibar) Ikuskizun polita izango da datozen egunetan Aiako probalekuan.(Argazkia: Ibon Errazu) Idi dema zaleak zorteko dira, martxoa iristearekin batera Aiako Idi Dema Elkarteak BBK Sarirako puntuagarria den idi proba txapelketa antolatu baitu. Gaur gauean emango diote hasiera txapelketari, eta astearte gauera arte ikuskizunaz gozatzeko aukera izango dute Aiako udal probalekuan biltzen diren idi dema zaleek. Deskontu txikia Inguruko idi proba zaleek Euskal Herrian zehar egiten diren txapelketak jarraitzen dituztenez, ezagutzen dute idi-pare bakoitzaren maila eta antolatzaileek uste dute datozen egunetan txapelketa polita ikusteko aukera izango dutela Aiako dema plazara hurbiltzen direnek. Krisi ekonomikoa dela eta, antolatzaileek proba zaleei deskontu txiki bat egiteko asmoa dute. Idi probak ikusteko sarrerak probalekuan salduko dituzte 20 eurotan, baina lehen egunean 5 saioetarako sarrera hartzen duenak.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide