Neguak hotza eta elurteak ekarri ditu eskualdera eta elurrak herritarrei sortu diezaizkiokeen arazoak ekiditeko Aiako Udalak elurteetarako gatza banatuko du herritarren artean.
Datozen egunetan baserri bideetan pilatzen den elurra urtzeko gatza behar duten aiarrek, udaletxera 943-141145 telefono zenbakira hots egin beharko dute eta bertan behar duten gatz kopurua adierazi. Ondoren, herrigunean prest izango dituzte gatz zakuak bila joateko.